Errotarena Polikiroldegia

Errotarena Polikiroldegia

Instalazioak

Igerilekuen ondoan dagoen Errotarena kiroldegia 2010eko hasieran hasi ginen eraikitzen, 6,5 milioi euroko aurrekontuarekin.
Instalazioak bi solairutan (sotoa eta beheko solairua) daude banatuta, eta guztira 3.967 m2 hartzen ditu.
Harrera eta informazio gunea (ikusi argazkia)
Erabilera anitzeko pista (erdiko pistak 1.600 m2 ditu eta bertan posible da honako hauek praktikatzea: areto-futbola, eskubaloia, saskibaloia, tenisa, etab. Gainera, zabaleran saskibaloirako hiru zelai ditu instalazioak. Beraz, zelai horrek honako neurri hauek ditu gutxi gorabehera: luzeran 50 metro eta zabalera 30 metro. Era berean, 300 ikuslerentzako harmailak ere baditu. Beraz, erabilera anitzeko espazioa sortu nahi izan dugu, mota guztietako ekitaldiak (kirol eta kulturari dagozkionak, kontzertuak, etab.) egin ahal izateko.
Erabilera anitzeko gelak: gimnasio eta makina gela gisa erabiltzeen den areto bat, 250 m2 dituena. Eta 100 m2 bana duten beste bi hainbat jarduera (Spinninga, Gym puma, Pilatesa, GAP, etab.) gauzatzeko
- Erizaindegia
- 11 aldagela, horietako bi mugikortasun arazoak dituztenentzat egokitutakoak
- Komunak, bulegoa, batzar-aretoak, biltegia, aparkaleku publikoa, etab.
Udal igerilekuak; barrukoa, kanpokoa eta umeentzakoa. Kanpo aldean solariuma izateko berdegune handia dago eta haurrentzako jolasgunea haurrentzako igerilekuaren ondoan
- Berogailuak dituen igerilekura sartzeko zuzeneko sarbidea 
 
  • Balmaseda F.C
  • Txirrindularitza Elkartea
  • C.B Balmaseda
  • Pelotazale Elkartea
  • Mendi Taldea

Kirol-instalazioak